Krisi Ekonomikoa -

Hartzekodunen konkurtsoan

Virtisuko langile guztiek lanean jarraituko dute, esan du Aldundiak

Enpresak urtebete baino gehiago darama ezer ekoitzi barik, eta denbora tarte horretan langileek ez dute soldatarik jaso.

Langileek azken urtean egindako protestetako bat. Irudia: EiTB
Langileek azken urtean egindako protestetako bat. Irudia: EiTB
Langileek azken urtean egindako protestetako bat. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri duenez, CEL Technologies & Systems enpresak akordio bat lortu du ELA eta LAB sindikatuekin eta Virtisu enpresako langileekin; hari esker, Zalla eta Güeñesko lantokietan diharduten langile guztiak pixkanaka-pixkanaka sartuko dira berriro ere lanean.

Virtisu enpresa (Güeñesen eta Zallan ditu instalazioak) hartzekodunen konkurtsoan dago duela urtebete baino gehiago, eta denbora tarte horretan ez du ezer ekoitzi, eta langileek ez dute soldatarik jaso.

José Luis Bilbaok esan duenez, neurri honek bi helburu beteko ditu: batetik, Enkarterri eskualdeko jarduera ekonomiko eta industriala sustatzea, eta, bestetik, lana berreskuratzea Virtisu lehengo enpresa desagertu eta CEL TECHNOLOGIES taldearen enpresa berria Zalla eta Gueñes udalerrietan abian jarri ondoren. Industria-unitate berri honetan, berreskuratu egingo da tisu-paperaren produkzioa, eta CEL taldean orain arte egiten zuen eskaintza osatu egingo da.

Adostutako akordioan zehaztu dituzte langileak pixkanaka kontratatzeko baldintzak: CELek 102 langile kontratatuko ditu guztira. Kontratazio horietan zati handi bat (26 langilerena) berehala egongo da, txanda kontratuen sistemaren bidez.

Antzeko kontratu kopuru bat egingo da Zallan papera fabrikatzeko jarduera berria hasten denean, 2014ko irailaren 1ean. Horretarako, CEL enpresak inbertsio handia egingo du. Ondoren, bigarren etapa batean, enpresak Güeñeseko instalazioetan fabrikatuko du tisu-papera.

CEL enpresan, paper-orea, tisu-bobinak, zelulosazko hainbat produktu (komuneko papera, sukaldeko papera, eskuak lehortzeko papera, toallak, industriarako zelulosa, paper-bilkaria, erabilera anitzeko papera) eta kontsumo profesionalerako xaboi ugari (likidoa eta bits erakoa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Gueñes Enpresaburuak Lan gatazkak albisteak gaur Enkarterri