Krisi Ekonomikoa -

Langabezia

Lana lortzen dutenek ere jaso ahal izango dute diru-laguntza berria

Negoziazioko iturriek jakitera eman dutenez, baliteke abenduan 15ean sinatzea behin betiko akordioa.

Rajoy eta eragileak. Argazkia: Efe
Rajoy eta eragileak.
Rajoy eta eragileak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezian denbora asko daramaten, familia karga duten eta bestelako babes sozialak agortu dituzten langabeentzako diru-laguntza berriak sei hilabeteko iraupena izango du, baina bateragarria izango da langabeak lor dezakeen lanpostuko soldatarekin, Espainiako Gobernuak eta eragileek Moncloan bildu ostean jakitera eman duenez.

Langabezian denbora asko daramaten, familia karga duten eta bestelako babes sozialak agortu dituzten langabeentzako diru-laguntza berriak sei hilabeteko iraupena izango du, eta, langabeak lanposturik lortuz gero, soldatarekin batera jaso ahalko du, Espainiako Gobernuak eta eragileek Moncloan bildu ostean jakitera eman duenez.

Bileraren ostean, Espainiako Gobernuak, CCOOk, UGTk, CEOEk eta Cepymek ohar bateratua kaleratu dute, eta bertan azaldu dute enplegua sustatzeko aparteko egitasmoaren lerro nagusiak zehaztu dituztela. Hala ere, ez dute jakinarazi laguntza zenbatekoa izango den eta nork jaso ahal izango duen.

Horren harian zabaldu den informazioaren arabera, laguntza jasoko dutenek egiaztatu egin beharko dute lan bila ari direla. Negoziazioko iturriek azaldu dutenez, baliteke abenduaren 15ean sinatzea behin betiko akordioa.

Aipatu iturrien esanetan, egitasmoaren xehetasunak erkidegoek aztertu beharko dituzte, eta horiekin hitz egiten jarraituko dute; azken batean, erkidegoek jarriko dituzte laguntza horiek indarrean.

Bileran, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Fatima Bañez Enplegu ministroa, Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako buruak, eta Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOE eta Cepyme patronaletakoak izan dira. Bi orduko batzarrean, elkarrizketa sozialaren “balantzea” egiteaz gain, egitasmo berria zehaztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Langabezia 2024 Espainiako Gobernua albisteak Langile Komisioak azken ordukoa UGT Dirulaguntzak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa CEOEri buruzko albisteak