Krisi Ekonomikoa -
Gasteiz
General Cablek langile guztiak kaleratuko dituela jakinarazi du
Urrian aurreratu zion enpresa batzordeari Gasteizko lantegia ixteko asmoa zuela, errentagarritasun eta lehiakortasun ezagatik.
Erredakzioa
General Cable multinazional estatubatuarrak (lehengo ECN) Gasteizko lantegiko 143 langileak kaleratu behar dituela jakinarazi die sindikatuei, ELAk prentsa-ohar batean azaldu duenez.
Multinazionalak urrian aurreratu zion enpresa batzordeari Gasteizko lantegia ixteko asmoa zuela errentagarritasun eta lehiakortasun faltagatik. Energia elektrikoaren banaketarako kableen ekoizpenean lan egiten du enpresak.
ELAren ustez, multinazionalak "bere etekina nahi du soilik", zeren Gasteizko proiektu industriala "bideragarria" da.
Horregatik, kaleratzeen erabakian atzera egiteko exijitu dio, eta ohartarazi du bestela auzitegietara joko duela, neurri hori "legez kanpokoa" delakoan.