Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Laminaciones Arreguik 84 lanpostuko erregulazioa aurkeztu du
Hain zuzen ere, Gasteizko eta Urbinako lantegietan ezarriko du enplegu erregulazioa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Celsa Atlantic konpainiak (Laminaciones Arregui ohia) 84 lanpostuko enplegu erregulazioa aurkeztu du Gasteizko eta Urbinako lantegietan, Araban.
Zuzendaritzak adierazi duenez, erregulazio horrekin "merkatuaren eskariaren araberako lantaldea" izango dute, eta, gainera, industria jarduera "epe ertainean eta luzean" bermatu ahalko dute.
Konpainiaren asmoa da "lantegi iraunkor eta egokituak" izatea, betiere gastuen eta merkatuaren baldintzen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea