Krisi Ekonomikoa -

Kordoban

Bi pertsona atxilotu dituzte supermerkatuetako lapurretengatik

Segurtasun Indarrek Andaluziako bi supermekertatutan lapurretak egin zituztenak atxilotzeko agindua dute. Fiskaltzak gertaera hauek ikertuko ditu.

Andaluziako sindikalistek 10 erosketa orga lapurtu dituzte behartsuentzat

00:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu. Andaluziako Langileen Sindikatuak bultzatutako supermerkatuetako lapurretetan parte hartzea egotzita, sindikatuak berak jakinarazi duenez.

Segurtasun Indarrek Andaluziako bi supermerkatutan lapurretak egin zituztenak atxilotzeko agindua dute, eta Fiskaltzak gertakari horiek ikertuko ditu. Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Sevilla) alkate eta IUko diputatuari ere gertaera horretan parte hartzea leporatu diote.

Gordillok Andaluziako Langileen Sindikatuak antolatutako bi lapurretetako batean parte hartu zuen. Bederatzi orga lapurtu zituzten, Sevillako alimentu-banku batera eramateko.

Beste lapurreta Cadizen izan zen, sindikalistek hogei orga baino gehiago lapurtu zituzten, Gordilloren hitzen arabera.

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu. Andaluziako Langileen Sindikatuak bultzatutako supermerkatuetako lapurretetan parte hartzea egotzita, sindikatuak berak jakinarazi duenez. Segurtasun Indarrek Andaluziako bi supermerkatutan lapurretak egin zituztenak atxilotzeko agindua dute, eta Fiskaltzak gertakari horiek ikertuko ditu. Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Sevilla) alkate eta IUko diputatuari ere gertaera horretan parte hartzea leporatu diote. Gordillok Andaluziako Langileen Sindikatuak antolatutako bi lapurretetako batean parte hartu zuen. Bederatzi orga lapurtu zituzten, Sevillako alimentu-banku batera eramateko. Beste lapurreta Cadizen izan zen, sindikalistek hogei orga baino gehiago lapurtu zituzten, Gordilloren hitzen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Krisi ekonomikoa gaur Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Lapurretak albisteak Hipermerkatuei buruzko albisteak