Krisi Ekonomikoa -
869 langile hartuko ditu
Lan-erregulazioa baztertu eta lanuzteak deitu dituzte CAFeko langileek
Azaroaren 29rako eta 30erako eta abenduaren 3rako deitu dituzte protestak. 2013ko urtarrila eta ekaina bitartean egin nahi du enpresak lan-erregulazioko espedientea.
Erredakzioa
CAF Beasaingo enpresako langileek ez dute onartu enpresak mahai gainean jarritako lan-erregulazio plana, eta lanuzteak deitu dituzte azaroaren 29rako eta 30erako eta abenduaren 3rako.
Asteazken honetan asanbladak egin dituzte langileek, goizez eta arratsaldez, eta, bertan, 1.295 langileren baiezkoarekin onartu dute protestak abiatzea.
Sindikatuen hitzetan, mobilizazio hauen helburua “enpresak atzera egitea da lan-erregulazio txostena aurkezteko erabakian”, baita Batzordearekin hitz egitekoa ere, “beste aukera batzuekin sortutako egoerari irtenbidea ematen saituz”.
CAF enpresak astelehenen iragarri zion lan-erregulazio txostena aurkezteko asmoa Enpresa Batzordeari, Beasaingo fabrikan. Horrek 869 langileri eragingo die, eta horietako bakoitzak 51 eta 61 egunetan ikusiko luke eragina, eguneko 350 pertsoneko mugarekin.
Lan-erregulazio txostena 2013ko urtarriletik ekainera arte gauzatuko litzateke, eta lanaldiaren % 20 eragingo luke, sindikatuek azaldu dutenez.