Krisi Ekonomikoa -
Fusioa
Santanderrek Banesto beregan hartu du eta 700 bulego itxiko ditu
Guztira, 700 bulego itxiko ditu Santanderrek eta Banestoko akziodunei % 25eko prima ordainduko die.
Erredakzioa
Banco Santanderrek gaur iragarri dio Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalari Banesto beregan hartuko duela. Datorren urteko maiatzean osatuko du Santanderrek operazioa.
Guztira, 700 bulego itxiko ditu Santanderrek eta Banestoko akziodunei % 25eko prima ordainduko die.
Goizeko 11.30ak arte, Santanderren eta Banestoren kotizazioa bertan behera utzi du Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalak.
Aldez aurretik, Emilio Botinen bakuak jakinarazi dio Banco Español de Credito (Banesto) beregan hartzeko asmoa zuela. Berriz ere kotizatzen hasi denean, % 20 igo dira Banestoren akzioak.
Banesto 1994. urtetik Santander taldearen zati bat da. Egun, bere kapitalaren % 90 Santanderren esku dago eta operazioak ez du sorpresa sortu, aspaldiko asmoa baitzen.Iraila arte, Banestok 50 miloi euroko irabazi garbiak izan ditu, 2011an baino %83 gutxiago.
2013ko maiatzean amaituko dute operazioa. Banestok, orduan, 110 urteko ibilbideari amaiera jarriko dio eta aurrerantzean Banifekin eta Santanderrekin batera marka berdinaren barruan arituko da.
Absortzioaren ondorioz Banestoren akziodunek Santanderren akzioak jasoko dituzte, % 25eko sariarekin.