Ekonomia -

Murrizketak soldatetan

Alkateen soldatei muga jarri nahi die Gobernuak: 67.055 euro urtean

Legea aurrera ateraz gero, Iñaki Azkuna bilbotarraren soldata (96.399 euro), Juan Karlos Izagirre donostiarrarena (80.803) eta Javier Maroto gasteiztarrarena (79.398) nabarmen jaitsiko dira.

Azkunak (argazkian), Izagirrek eta Marotok 79.000 eurotik gora irabazten dute urtean. EITB.
Azkunak (argazkian), Izagirrek eta Marotok 79.000 eurotik gora irabazten dute urtean. EITB.
Azkunak (argazkian), Izagirrek eta Marotok 79.000 eurotik gora irabazten dute urtean. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PP eta PSOE lehen akordio batera iritsi dira alkateen soldatak murrizteko. Akordiohori lege batean gauzatuz gero, probintzietako 15 hiriburuko alkateek, Donostiakoa, Bilbokoa eta Gasteizkoa barne, euren soldatak murriztu beharko dituzte, Estatuko idazkariek kobratzen dutena (67.055 euro urtea) ezin izango baitute gainditu.

Alkateen nomina hiriaren populazioaren arabera antolatzea da Gobernuaren asmoa, kontuan izanda beti alkate batek ezin izango duela Estatuko idazkariek baino gehiago irabazi. Gaur egun, 15 dira kantitate hori gainditzen duten hirien alkateak: hiru euskal hiriburuetakoez gain, Bartzelona, Madril, Zaragoza, Valladolid, Valentzia, Malaga, Castelló, Burgos, Tenerife, Oviedo, Huelva eta Ourense hiriburuetakoak, hain zuzen.

Tokiko Administrazioaren erreformarako negoziazioen ondorioz, eta bi alderdi nagusien lehenbiziko akordioari esker, Espainiako 50 probintzietako hiriburuen alkateen soldatek eta Ceuta eta Melillako presidenteenek aldaketak izango dituzte.

Azkuna, Izagirre eta Maroto, soldata altuenen artean

Xavier Trias Bartzelonako alkatea da probintzietako hiriburuen artean gehien kobratzen duena (109.939 euro), ondoren Ana Botella (Madrilekoa, 94.703 euro), Juan Antonio Belloch (Zaragozakoa, 91.812), Iñaki Azkuna (96.399, funtzionarien aparteko ordainsariaren % 7 kendu aurretik), Javier Leon de la Riva (Valladolidekoa, 88.000) eta Rita Barbera (Valentziakoa, 86.000) daude.

Halaber, 70.000 euroren gainetaik daude Donostiako alkatea (80.803 euro), Gasteizkoa (79.398), Malagakoa (77.673) eta Castellókoa (74.000).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea