Ekonomia -

Bizkaiko aurrekontuak

EAJk 'Espainiako eskuinarekin' ituna egin izana gaitzeitsu du Bilduk

Koalizio abertzaleak salatu duenez, aurrekontu proiektua aurrera ateratzen bada datozen 20 urteetarako zorpetuko dira bizkaitarrak.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irune Soto Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilduren bozeramaileak EAJren jarrera gaitzetsi du, PPrekin Bizkaiko aurrekontuak aurrera ateratzeko hitzarmena sinatzeagatik. "Ez nau harritu Espainiako eta Euskadiko alderdi eskuindarren itunak; izan ere, eskuineko alderdiek soilik onar dezakete aurrekontu proposamen hori", gaineratu du.

Sotoren arabera, Alderdi Popularra alderdi muturrenetako bat da Europan, eta "murrizketak inolako lotsarik gabe egiten ditu".

EH Bildu koalizioko kideek hainbat informazio orri banatu dituzte gaur goizean Bilbon. Ohar horretan irakur daitekeenez, aurrekontu proiektua aurrera ateratzen bada "bizkaitarrak datozen 20 urteetarako zorpetuko dira".

Salatu dutenez, 2013an 200 milioi euro ordaindu beharko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak interesetan eta kreditutan.

"Bizkaiko aurrekontu proposamena azken urteetako antisozialena da, eta bizkaitarrek Aurrekontuotako xehetasunen berri izan behar dute", haien hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia Gaurko albisteak Bizkaia Ekonomia albisteak EH Bildu Nafarroa PP Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aurrekontuak