Ekonomia -

Legebiltzarrean

Zerga erreforma adosteko batzorde bat eratzea proposatu du EAJk

Legebiltzarrean batzorde tekniko bat eratzeko proposamena egin du EAJk, zerga erreformaren inguruan alderdi guztien artean "oinarrizko akordio" bat lortzeko.

Andoni Ortuzar. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzar.
Andoni Ortuzar. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko EBBk euskal zerga sistema erreformatzeko proposamena aurkezteko agiria onartu zuen atzoko bileran. Alderdiak adierazi duenez, txostenak "neurri zehatzik proposatu gabe, erreformatu behar den zerga sistema adierazten du", hau da, "iruzurraren kontrako borrokarako proposamenak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga, beste zerga figura batzuk eta harmonizatzeko behar diren jarduerak".

Proposamena osteguneko osoko bilkuran aurkeztuko du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Horretarako, alderdiak onarturiko dokumentua helaraziko die EH Bilduko, PSE-EEko, PPko eta UPyDko ordezkariei.

Halaber, batzorde teknikoa osatzea aurreikusiz, lan metodologia aurkeztuko die proposatutako neurriak alde anitzeko bileren bitartez baloratzeko.

Alderdi politikoen arteko "oinarrizko adostasun" maila lortutakoan, EAJk ondorio hauek Zerga Koordinaziorako Organoari jakinaraztea proposatuko du, dagokien erakundeetan, hau da, herrialde bakoitzeko Batzar Nagusietan, onartu beharko liratekeen "testu harmonizatuak" osatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zergak gaur