Ekonomia -
Murrizketak
Caprabok 400 agintari kaleratu eta soldatak % 20 jaitsi nahi ditu
Eroski jabe den supermerkatuen kateak 400 agintari kaleratzeko asmoa jakinarazi die sindikatuei, eta hitzartutako soldata igoera ez duela aplikatuko ere azaldu die.
Erredakzioa
Caprabo supermerkatu-kateak (Eroski da jabea) 400 agintari kaleratzeko asmoa jakinarazi die sindikatuei, eta hitzartutako soldata igoera ez duela aplikatuko ere azaldu die. Halaber, 8.600 kidek osatzen duten langileriaren artean 3.000 pertsonei soldatak % 3 eta % 20 artean jaisteko asmoa iragarri du.
Sindikatuetatik adierazi dutenez, Caprabok neurri hauek justifikatu ditu, 2013an salmentak jaitsi egingo direla aurreikusi duelako. Enpresatik, aldiz, iruzkinak egitea ekidin dute, prozesu negoziatzailea oraindik irekita dagoelako.
Sindikatuen arabera, Caprabok antolakuntza-sistema berria ezarri nahi du, bere supermerkatu guztietan, era horretan, dendako eta guneko buru bakarra behar izateko, ondorioz, dendatako mila bat buru sobran dituela kalkulatu dute: 600 pertsona ingururi ordainsari askoz ere baxuagoko postuetan ezartzea eskaintzen die, baina beste 400 kideri kaleratzea.
Halere, enpresak oraindik epe bat ez duela jarri azaldu dute, iraungitze lan erregulazio txostena martxan jartzeko, eta, sindikatuei neurri hori "etorkizun hurbilean" hartzeko asmoa dagoela jakinarazi die.