Ekonomia -

Iruzur fiskala

Ogasunak 11.500 milioi euro batu zituen iruzurraren aurkako planarekin

Mariano Rajoyk azaldu duenez, iruzur fiskalari dagokion diru-bilketa % 10,1 igo da 2012an, aurreko urtearekin alderatuta.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ogasunak 11.500 milioi euro baino gehiago bildu ditu 2012an iruzur fiskalari aurre egiteko planari esker, Mariano Rajoyk gaur goizean adierazi duenez. Halaber, iruzur fiskalari dagokion diru-bilketa % 10,1 hazi da 2012an, aurreko urtekoarekin alderatuta.

The Economist astekariak antolatutako mintegian parte hartu du astearte honetan Espainiako presidenteak, eta murrizketa gogorrak egin ostean oparotasun ekonomikoa nola berreskuratu aztertu dute bertan.

Rajoyren iritziz, diru-bilketari buruzko datuak "pozgarriak" dira. Urtarrilaren 30ean Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Diputatuen Kongresuan iragarri zuen Zerga Agentziak 11.500 milioi euro baino gehiago bildu zituela.

Espainiako presidenteak hauteskunde kanpainako promesak ekarri ditu gogora. Zergak ez zituela handituko agindu bazuen ere, besteak beste, BEZa eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga igo ditu.

"Ez dut nire hitza bete, baina nire eginbeharra bete dudala uste dut", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea