Ekonomia -
Urte arteko indizea % 2,7an da
Inflazioa % 2,5ean da Euskadin, prezioak % 1,4 jaitsita
Lurraldeka, Bizkaian prezioak % 1,4 jaitsi dira abendukoekin alderatuta; Araban, % 1,5; eta Gipuzkoan, berriz, % 1,3. Estatuan, berriz, azken 50 urteetako jaitsierarik handiena izan da.
Erredakzioa
Urtetik urterako inflazioa % 2,5ean da Euskadin, urtarrilean bi hamarren jaitsita, Estatistika Institutu Naizonalak iragarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.
2013an, EAEko prezioak % 1,4 jaitsi dira.
Lurraldeka, Bizkaian prezioak % 1,4 jaitsi dira abendukoekin alderatuta; Araban, % 1,5; eta Gipuzkoan, berriz, % 1,3.
Nafarroari dagokionez, prezioak % 1,4 jaitsi dira eta urtetik urterako inflazioa % 2,8an da, abenduan baino hamarren bat gehiago eta Espainiako batezbestea baino hamarren bat gehiago.
Espanian, azken 50 urteko jaitsierarik handiena
Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 1,3 jaitsi da urtarrilean abenduko prezioekin konparatuta. Urtarrilekoa azken 50 urteetan izandako jaitsierarik handiena izan da, eta urtetik urterako tasa % 2,7an geratu da, abenduan baino bi hamarren gutxiago, Estatistika Institutu Nazionalaren arabera.
Gaur iragarritako datuak urtarrilaren amaieran aurrerattutakoak baino hamarren bat handiagoak dira. Orduan, Estatistika Institutu Nazionalak KPI % 2,6koa izango zela aurreikusi zuen, eta urtetik urterako tasa, aldiz, % 1,4 jaitsiko zela esan zuten.
Azkenik, hilabetean izandako jaitsiera, % 1,3, historikoa izan da, horrelako jaitsiera izan zen azken aldia 1963. urtean izan baitzen. Orduan prezioak % 1,8 jaitsi ziren.
Neguko beherapenak
Urtarrileko jaitsieran eragin zuzena izan dute neguko beherapenek, tasa % 14,7 jaitsi baitute, eta aisialdian, kulturan eta etxebitzizen prezioan izandako jaitsierak ere.