Ekonomia -
Polemikak aurrera
Nestlek hainbat produktu kendu ditu, zaldi haragia zutelako
Hain zuzen ere, behi haragia duten Buitoniren ravioli eta tortellini produktuak kendu ditu merkatutik.
Erredakzioa
Nestle multinazional suitzarrak pastako hainbat produktu kendu ditu merkatutik, Espainian eta Italian, zaldi haragi arrastoak atzeman baitituzte, konpainiak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, H.J. Schypke enpresa alemaniarrak (JBS Toledo N.V. hornitzaileak azpikontratatutako konpainia bat) egindako eta behi haragia duten produktuak kendu ditu: Buitoniren ravioli eta tortellini produktuak, eta Frantziako catering zerbitzuetarako ekoitzitako lasagna bat.
"Gure azterketek zaldi DNA laginak atzeman dituzte bi produktutan, eta hori iruzurra edo arduragabekeria larria da", adierazi du Nestlek, ohar batean.
Konpainiaren esanetan, zaldi haragia atzeman izana ez da arriskutsua, baina produktuen kalitatea "bezeroek esperotakoa" baino txikiagoa izatea dakar.
Azken asteetan, zaldi haragi arrastoak atzeman dituzte Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko hainbat produktutan.