Ekonomia -
Urtarrileko datuak
EAEn eta Nafarroan jaitsi da gehien etxebizitzen salerosketa
EAEn % 10,6 eta Nafarroan % 9,5 egin du behera etxebizitzen salmentak. Espainian ordea, % 18,9 hazi da.
Erredakzioa
Etxebizitzen salerosketak behera egin du EAEn, zehazki % 10,6 2013ko urtarrilean, iazko hilabete berarekin alderatuta. Espainian ordea, % 18,9 egin du gora, INE Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera.
Urtarrileko datuak kontuan hartuta, EAE da etxebizitzen salerosketa gehien jaitsi den erkidegoa, eta jarraian, Nafarroa (% 9,5 egin du behera).
EAEn urtarrilean egon diren eragiketa kopurua 1.302koa izan da, hau da, 2012ko hilabete berarekin alderatuta, 153 eragiketa gutxiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea