Ekonomia -

Londresen

'Financial Times'ek MCC saritu du

Mondragon Korporazioak 'Boldness in Business' izeneko saria jaso du Londresen. Munduko 260 enpresa aurkeztu ziren sarirako.

Mondragon Korporazioa. Argazkia: MCC
Mondragon Korporazioa. Argazkia: MCC
Mondragon Korporazioa. Argazkia: MCC

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioak (MCC) "Boldness in Business" (Adorea Negozioetan) saria jaso du Financial Times egunkariaren eta Indiako Arcelor Mittal konpainiaren eskutik. "Drivers of change" (Aldaketaren bultzatzaileak) izeneko kategorian jaso du saria.

Korporaziotik jakinarazi dutenez, ekitaldia asteazkenean izan zen Londresen, RIBA Britainiar Arkitektoen Institutuko eraikinean, eta bertan, mundu osoko enpresen ordezkariek, Financial Timeseko eta Arcelor Mittaleko zuzendari nagusiek eta Londresko alkate Boris Johnsonek parte hartu zuten.

Josu Ugarte Korporazioko Nazioarteko Eragiketetako zuzendariak jaso zuen saria. Ugartek adierazi zuenez, jasotako aitorpenak korporazioa "modu globalean proiektatzen jarraitzea eta gizarte justuago, solidarioago eta bidezkoago bat eraikitzeko proposamena proiektatzea" ahalbidetuko die.

"Lankidetzan, lan kolektiboan eta elkartasunean oinarrituta dagoen negozio eredu baten benetako proposamen berri bat egiteagatik" saritu du epaimahaiak MCC.

 

260 enpresen artean garaile

"Boldness in Business" izeneko sarian guztira munduko 260 enpresa lehiatu dira, denak Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatutako sariko epaimahaiak izendatuta. Sari horretarako finalera iritsi diren enpresak, ondoko hauek izan dira: Continental Resources, petrolio industria amerikarra; Sany Heavy Industry, industri makinen korporazio txinatarra; Tata Group, Indiako talde multisektoriala; Square, aisialdiaren holding japoniarra, Axel Spreinger argitaletxe alemaniarra, eta Mondragon Korporazioa.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua argazkiak Mondragon korporazioa Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa