Ekonomia -
Elkarretaratzeak
Erregistro zibila pribatizatzeak 250 lanpostuetan eragina izango luke
Mariano Rajoyren Gobernuak erregistro zibilen inguruan aurkeztu duen erreformaren "asmo ezkutua" Justizia Administrazioaren esku egon den informazioa "esku pribatuetan uztea da", sindikatuen hitzetan.
Erredakzioa
Justizia Administrazioko ehun bat funtzionarik erregistro zibilaren pribatizazioaren aurka protesta egin dute gaur Bilbon. Salatu dutenez, pribatizazio horrek 245 lanposturengan eragina izango luke EAEn.
Gaur, Justizia Administrazioko Estatu osoko langileek protesta egin dute. Ordu erdiko lan-etena egin dute EAEko langileek eta, aldi berean, elkarretaratzeak Justizia bulegoetan.
Sindikatu guztiek (CCOO, ELA, LAB, CSI-F, UGT eta CGT) salaketarekin bat egin dute. Mariano Rajoyren Gobernuak erregistro zibilen inguruan aurkeztu duen erreformaren "asmo ezkutua" Justizia Administrazioaren esku egon den informazioa "esku pribatuetan uztea da", euren hitzetan.
Euskal Autonomia Erkidegoan 250 lanpostu "kolokan" ikusten dituzte, "finkoak lekuz aldatuko dituztelako, baina ordezkoak lanik gabe utzita".
Gaineratu dutenez, erreforma horrek aurrera egiten badu Justizia "esku pribatuetan" egongo litzateke eta, horrez gain, "erabiltzaileek orain ez duten kostu ekonomikoa izango lukete".