Ekonomia -

Indultua eman zioten

Alfredo Saenzek Santanderreko presidenteordetzari uko egin dio

Erabaki horren ondorioz, Javier Marin Romano izango da Santanderreko ordezkari berria. 1991. urtean hasi zen Santanderren lanean, eta orain arte banketxeko zuzendari orokorra izan da.

Alfredo Saenz.
Alfredo Saenz.
Alfredo Saenz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Saenz Abadek Santanderreko presidenteordetza eta ordezkaritza utziko dituela iragarri du gaur. Horrez gain, banketxe horretako batzordeko kidea izateari ere utziko dio.  Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak indultua eman zion Saenzi.

Erabaki horren ondorioz, Javier Marin Romano izango da Santanderreko ordezkari berria. 1991. urtean hasi zen Santanderren lanean, eta orain arte banketxeko zuzendari orokorra izan da.

Alfredo Saenz 1994. urtean hasi zen lanean Santander Taldean. 2002. Urtera bitartean, Santanderreko presidentea izan zen.

Espainiako Bankuak Saenz banketxearen agintari izaten jarraitu ahal duen erabaki behar zuen, baina gaur bertan kargu guztiak utzi egingo dituela iragarri du.

Sariak

Lan merezimenduaren urrezko domina jaso zuen 1999. urtean eta 2006an entitate finantzarioen Gestores saria eman zioten AT Kearney enpresa aholkulariak eta Actualidad Economica aldizkariak.

Asturiasko Printzearen Fundazioaren Patronatuaren kide da eta Deustuko Unibertsitateko Kudeaketa, Marketin eta Nazioarteko Merkataritza Kontroleko irakaslea izan da, baita Enpresen Zuzendaritzako Nazioarteko Institutukoa ere (1965-1975).

Zigorra

2011ko martxoan Gorenak kondenatu egin zuen Banestoko zordun batzuen aurkako akusazio faltsua egotzita. 1993an Baneston esku hartu baino lehen, bertako presidente izan zen.

Hasieran batean Bartzelonako Auzitegiak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion arren, helegitea jarri zuen Auzitegi Gorenean eta hiru hilabetera jaitsi zion azken honek zigorra. Halaber, karguan jarraitzeko gaitasunik gabe utzi zuen.

Geroago, 2011ko azaroan, Zapateroren Gobernuak indultua eman zion, nahiz eta Gorenak gerora grazia neurriaren zati bat baliogabetu zuen.

Alfredo Saenzek 88,17 milioi euroko erretiroa jasoko du Santanderretik, 2012ko Izendapen eta Ordainketa Batzordearen azken txostenaren arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea