Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
Bilboko gas-hub birtuala urte amaierarako martxan izango da
Arantza Tapia sailburua Estatuko gas hubei buruz Orkestra Lehiakortasunaren euskal Institutoak aurkeztutako txostenaren aurkezpenean izan da.
Erredakzioa
Urte amaierarako, Estatuko gas-hub birtuala Bilbon martxan izatea espero du Arantza Tapia Ekonomia, Garapena eta Lehiakortasun sailburuak.
Tapia Estatuko gas hubei buruz Orkestra Lehiakortasunaren euskal Institutoak aurkeztutako txostenaren aurkezpenean izan da.
Azpimarratu duenez, 30 urtez, Eusko Jaurlaritzak eta beste zenbait agintarik Euskal Autonomia Erkidegoa “gasifikatzeko” apostua egin dute eta, horren ondorioz, “punta-puntako azpiegitura” garatu da: Bahia Bizkaia Gas eta La Gaviota aipatu ditu, besteak beste.
Orain, Jaurlairtzak “beste aurrerapauso bat” eman nahi du gasaren alorrean: “azpiegitura horiek aprobetxatzeaz gain eta horniduraren kalitatea bikaina izanik, gas hub do merkatu antolatu birtuala Bilbon kokatu nahi dugu. Horrek mesede egingo lioke euskal industriaren lehiakortasunari”, azaldu du.
Tapiak azaldutakoaren arabera, Bilboko gas-hubaren helburua Espainiako gas sistemarentzat gas naturalaren salerosketarako plataforma eratzea izango da.
Bestetik, gasaren transakzioetako merkatu, lojistika eta finantza alorreko zerbitzuak ere erraztuko lituzte, sailburuaren iritziz. Tapiak azpimarratu du Bilboko gas hub birtuala urte amaierarako martxan izango dela, gauzak ondo baldin badoaz.
Gaur aurkeztutako txostenak dio gas hubaren erronka nagusiak, eskariaren eta eskaintzaren malgutasuna, hub bakoitza garatzeko merkatu ingurunea eta merkatuko eragileen presentzia liratekeela, besteak beste.
Egun empresa handienak daude HUBen barruan, besteak beste, Gas natutral, Iberdrola, Kutxabank eta La Caixa. Litekeena da egitasmoak aurrera egin ahala, beste batzuk ere sartzea.