Ekonomia -

M-30 Greba Orokorra

Horrela jarraitu dugu eitb.com-en greba orokorra

Milaka lagun atera dira kalera euskal hiriburuetan, agintari politikoei eredu ekonomiko eta sozial berri bat ezartzea eskatzeko.

Tentsio uneak izan dira Bilboko Kale Nagusian, informazio-piketeen eta ertzainen artean. EFE
Tentsio uneak izan dira Bilboko Kale Nagusian, informazio-piketeen eta ertzainen artean. EFE
Tentsio uneak izan dira Bilboko Kale Nagusian, informazio-piketeen eta ertzainen artean. EFE

G. Palacios | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14:30. Amaitutzat ematen dugu gaurko kontakizuna. Eguneko kronika egin dugu Maiatzaren 30eko Greba honen inguruko xehetasunak eta grebaren argazkiak eskura izan ahal izateko.

14:00. Milaka lagunek hartu dute parte greba orokorraren deitzaileek Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean antolatutako manifestazioetan. Agintari politikoak egiten ari diren erreformak eta murrizketak salatu eta langileen eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela aldarriakatu dute.

13:50. Confebask euskal enpresarien konfederazioak esan du greba orokorrak "beste behin porrot" egin duela. Bere datuen arabera, grebaren eragina % 30ekoa izan da Gipuzkoan eta % 10 baino gutxiagokoa Bizkaian eta Araban. "Zonalde gehienetan grebak ez du eraginik izan; sektoreka eta lurraldeka, jarraipena oso txikia eta ezberdina izan da", erantsi du ohar batean.

12:50. Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera, grebaren jarraipena % 20koa da sektore publikoan eta % 18,7koa sektore pribatuan. Juan Maria Aburtok azaldu duenez, beste lanuzte batzuetan baino istilu gutxiago izan dira oraingoan. 18 pertsona identifikatu dituzte "beste langile batzuei mehatxu egiteagatik".

12:33. CEBEK Bizkaiko patronalaren arabera, lurralde horretan grebaren jarraipena % 5ekoa da. "Datu horrek agerian utzi ditu sindikatuen arduragabekeria eta langileen jarrera arduratsua", adierazi du Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak ohar baten bidez.

11:15. Arabako patronalak (SEA) emandako datuen arabera, greba % 9ko jarraipena izaten ari da lurralde horretan. "Agerian geratu da langileek arduraz jokatzearen alde egin dutela euren lanpostuetara joanda", nabarmendu dute ohar batean.

10:30. Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen iritzian, greba orokorrak "galera ekonomiko gehiago" izatea ekarriko dio foru erkidegoari. Jose Antonio Sarria Nafarroako Enpresarien Konfederazioko presidenteak ildo beren hitzegin du. Bere ustez, testuinguru ekonomiko honetan aldarrikapenak egiteko modurik okerrena da greba orokorra deitzea.

10:14. Zortzi pertsona atxilotu dituzte Iruñean goizeko lehen orduetan, desordena pubikoak eragitea leporatuta. Atxilotuetako hiru adingabeak dira. Ikusi maiatzaren 30eko greba orokorraren argazkiak.

09:59. Juan Maria Aburto Jaurlaritzako Lan sailburuak esan duenez, "oraingoz greba egunean normaltasuna da nagusi, istilu batzuk izan badira ere". Alabaina, Aburtok erantsi du momentuz Jaurlaritzak ez duela grebaren jarraipenari buruzko daturik.

(Donostian tentsio uneak izan dira informazio-piketeen eta udaltzaingoen artean. Argazkia: EFE)

09:15. Nafarroan, LABren arabera, greba erantzun zabala izaten ari da Bortzirietan, Sakanan eta Iruñerriko enpresetan.

09:09. Araban, Mercedes eta Michelin bezalako konpainia handietan lanuzteak eragin handia izango duela esan dute sindikatuek. Ixtea erabaki duten enpresetako batzuk hauek dira: Beretta Benelli Iberica, Wind Energy Casting Fundiciones, Alestis, CIE Gameko eta Arcelor Savatierra. Aiaran Inausa, Jez, Talleres Gometegi edo Kider bezalako enpresek grebarekin bat egin dute.

09:05. Gipuzkoan ondoko enpresek babestu dute greba, besteak beste: CAF, Indar, Rodisa, Niessen, Eztanda, TS Fundiciones, Angel Iglesias (Ikusi), Industrias Auxiliares, Elay Industrial, Fundiciones Wind Energy Casting, Muskgo, Cementos Rezola, Sarriopapel eta Unipapel.

09:00. Bizkaian, ondoko enpresak itxita daude: Estampaciones Metalicas Bizkaia, CIE Udalbide, Camelot, Ormazabal, Mesa, Tecnicas Hidráulicas, EGT, MFS Trapaga Sintering,  Gea Iberica, Tecnichapa.

08:45. Sindikatuen hitzetan, grebaren jarraipena handia izaten ari da EAEn, batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko industria-guneetan.

08:30. Bilboko metroaren katenaria moztu dute Boluetako geralekuan eta zenbait kutxazain erre dituzte Hernanin.

(Hernanin hiru kutxain automatiko erre dituzte. Argazkia: EFE)

Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorra babestera deitu ditu langileak, agintari politikoak ezartzen ari diren erreforma eta murrizketen aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea