Ekonomia -
Senatua
Rajoy: 'Pentsiodunek erosteko ahalmen handiagoa izango dute aurten'
Bestalde, BEZa igotzea aurreikusita ez duela esan du Gobernuko presidenteak, baina egitea ez du baztertu; izan ere, Bruselak aukera aztertzeko eskatu zion eta egingo duela agindu du Rajoyk.
Erredakzioa
Pentsiodun gehienek aurten erosteko ahalmen handiagoa izango dutela adierazi du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak; izan ere, inflazioa % 1ekoa izango da eta pentsioen % 76ak % 2 gora egin dute.
Marcelino Iglesias senatari sozialistak galdera egin dio Rajoyri Senatuko osoko bilkuran. Pentsioak matentzeko konpromisoa hartu zuen Rajoyk hauteskundeetan, eta konpromiso horri uko egingo ote dion galdetu dio senatari sozialistak.
Pentsio sistemaren bideragarritasuna "borondate onaren" menpe ez dagoela nabarmendu du Gobernuko presidenteak, baliabideen kudeaketa "eraginkor eta arduratsu" baten eskuetan baizik.
Zentzu horretan, 2007. urtetik 3,3 milioi afiliatu (% 17) galdu ditu Gizarte Segurantzak. Pentsiodunen kopuruak, ostera, gora egin du; izan ere, 675.000 gehiago dira.
2010eko amaieratik sistemak defizita duela goraipatu du Rajoyk, ondorioz, gaia jorratu beharra dago, ez lantzea "burugabekeria" izango litzateke.
2011ko maiatzaren 12an Europara joan eta "pentsioak izoztea agindu zioten agintari bati, eta hark egin zuen", gogorarazi du Gobernuko presidenteak.
BEZa igotzea ez du baztertu
Bestalde, BEZa igotzea aurreikusita ez duela esan du Rajoyk, baina egitea ez du baztertu; izan ere, Bruselak aukera aztertzeko eskatu zion eta egingo duela agindu du, PPko iturriek jakitera eman dutenez.
BEZa igotzeko aukera dagoela defendatu du Europako Batzordeak. Irailean orokorra % 18tik % 21era igo zuten, eta berezia % 8tik % 10era.