Ekonomia -

Proposamena

Gipuzkoak bidesarien gaineko akordioak nahi ditu beste erakundeekin

Bizkaiko eta Arabako aldundiekin eta Nafarroako Gobernuarekin bilduko da uztailaren 7a baino lehen, bidesarietan elkarri beherapenak egitea aztertzeko.

Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatua. Argazkia: EiTB
Larraitz Ugarte. Argazkia: EiTB
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundia Bizkaiko eta Arabako aldundiekin eta Nafarroako Gobernuarekin bilduko da uztailaren 7a baino lehen, bidesarietan elkarri beherapenak egitea aztertzeko.

Larraitz Ugarte Azpiegitura diputatuak adierazi duenez, bidesarietako sistema berria martxan jartzearekin ez dituzte gipuzkoarrak kaltetu nahio, baina "ezta euskal herritarrak ere".

Gipuzkoak N-1 eta A-15 errepideetan bidesariak ezartzea proposatu du, lurraldeko ibilgailu arinek ez lukete ordaindu beharko. Luis Zarraluqui Nafarroako Gobernuko Garapenerako kontseilariak Larraitz Ugarterekin bilera egitea eskatu du, eta uztailaren 1ean egingo dute batzarra.

Halaber, Ugartek Bizkaiko eta Arabako ordezkariekin biltzeko asmoa du, proiektuaren zirriborroa Batzar Nagusietan aurkeztu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea 1 errepide nazionala istripuak Leitzarango autobia Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Kamioientzako bidesariak