Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Europako Batzordeak Espainian soldatak jaistea eskatu du
"Horri uko egiten dietenek euren gain erantzukizun nazional handia izango dute, giza kostuengatik", nabarmendu du Rehnek.
Erredakzioa
Olli Rehen Europako Batzordeko presidenteorde ekonomikoak Nazioarteko Diru Futsak (NDF) Espainiarentzat proposatutako soldaten % 10eko jaitsiera babestu du, eta sindikatuei eta patronalei akordio handi bat eskatu die horretarako, langabeziari aurre egiteko.
“Horri uko egiten dietenek euren gain erantzukizun nazional handia izango dute, giza kostuengatik”, nabarmendu du Rehnek, bere blogean argitaratutako artikulu batean.
Finlandiako politikoak azaldu duenez, langabeziari buruzko azken datuak "zertxobait positiboak" diren arren, Espainiak erreformak egiten eta bere lan-merkatua hobetzen jarraitu behar du.
Rehnek NDFk lehengo astean egindako proposamena aipatu du idatzian. Azken horrek Espainiari sindikatuen eta enpresarien arteko paktu sozial bat proposatu zion, lan-erreformaren onurak azkartzeko eta soldatetan malgutasun gehiago lortzeko, bi urtean soldatak % 10 jaitsiko dituen eredu baten bidez.
Soldaten murrizketaren truke, enpresariek kontratazio kopurua handitzeko konpromisoa hartu beharko lukete, Gobernuak dinamika horretan lagunduz, Gizarte Segurantzako kontribuzioa % 1,7 jaitsiz, NDFren ideiaren arabera.
Rehnen ustez, formula horren bidez, langabezia jaitsiko litzake eta inflazio baxua lortu, kontsumoak gora egitea eginez.