Ekonomia -

Polemika

Rubalcaba: 'Europako Batzordeko aholkuak Espainiarentzat pozoia dira'

Bestalde, CCOOk eta UGTk errefusatu egin dute Europako Batzordeak eta NDFk soldatak jaistea proposatu izana, horrek egoera ekonomikoa larritu eta herritarrak pobretuko lituzkeelako.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. EFE
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia eta Diru Gaietarako komisarioari "bere errezetez ahaztea" eskatu dio, "pozoia" direlako, Espainiarentzat "desastrea" eta "injustiziak" bakarrik sortu dituztelako.

Rubalcabak hala erantzun dio Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainian soldatak % 10 jaisteko egindako proposamenari. Olli Rehnek neurri hori babestu egin du.

Buru sozialistak "irmotasun osoz" honako hau esan dio Europako komisarioari: "Espainian soldatak gehiago jaitsi beharrarekin ez gatoz bat".

Soldatak dagoeneko jaitsi direla esan du, "eta asko", Mariano Rarjoyren Gobernuak egindako lan-erreformagatik. Horrek "soldaten erabakiak enpresarien esku utzi" zituela nabarmendu du, "aldebakarreko eran".

CCOOk eta UGTk uko egin diete soldatak jaisteari

CCOOk eta UGTk errefusatu egin dute Europako Batzordeak eta NDFk soldatak jaistea proposatu izana, horrek egoera ekonomikoa larritu eta herritarrak pobretuko lituzkeelako.

Gobernuak soldaten inguruko akordioari eutsi dio

Patronalak eta sindikatuek soldaten inguruan lortu zuten akordioari eutsi dio Gobernuak asteazken honetan, "langileen eta enpresarien esfortzuari esker" baliagarria izan delako lehiakortasuna berreskuratzeko, horren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rubalcaba berriak