Ekonomia -
Kontzentrazioak
Sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte lan-istripuak salatzeko
Istripuetako zergatiak aztertzeko eta horiei erreparatzeko eskatu du LABek, eta CCOOk diru publikoarekin ordaindutako lanetan kontrol handiagoa eskatu du.
Erredakzioa
ELAk eta LABek batetik, eta CCOO sindikatuak bestetik, elkarretaratzeak egin dituzte gaur, aste honetan lan-istripuetan hiru langile hil direla salatzeko. Izan ere, azken bost egunetan hiru langile hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Ostiralean, langile bat hil zen Arrigorriagan, ate batek harrapatuta; astelehenean, beste langile bat hil zen Bergaran, AHTa egiteko lanetan, eta atzo bertan beste behargin bat hil zen Oletan (Araba), zuhaitz bat gainera erorita.
ELA eta LAB sindikatuek Bilbon egin dute protesta, Lan Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean, eta CCOOk, berriz, Bergaran. Lan-istripuekin behin betiko amaitzeko, horien zergatiak aztertzeko eskatu du Ibon Zulueta LABeko kideak.
Datu ofizialen faltan, 2013an iaz baino lan istripu gutxiago izan direla adierazi dute LABetik, baina hori krisiaren eraginez pertsona gutxiagok lan egiten dutelako da, horien esanetan.
CCOOk, bestalde, diru publikoarekin ordaindutako lanetan kontrol handiagoa eskatu du.