Ekonomia -

Agerraldia

ELA: 'Itun fiskala iruzur sozial izugarria da'

ELA sindikatuaren iritziz, EAJren eta PSE-EEren arteko itun fiskalean “ez dago sakoneko neurririk egoera honetatik ateratzeko”.

Txiki Muñoz (ELA). EITB.
Txiki Muñoz (ELA). EITB.
Txiki Muñoz (ELA). EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuaren iritziz, EAJren eta PSE-EEren arteko itun fiskalean “ez dago sakoneko neurririk egoera honetatik ateratzeko”.

Bilbon egindako agerraldian, Adolfo Muñoz idazkari nagusiak esan du sozialisten eta jeltzaleen arteko ituna “iruzur sozial izugarria” dela. “Propaganda operazioaren atal bat da”, gaineratu du.

Adolfo Muñoz ‘Txiki’, idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak eta Julene Gabiola, ikerketa bulegoko kideak hartu dute parte ELAren agerraldi publikoan.

ELAren iritziz enplegu alorrean ez dago “neurri berririk”. “Egungo gobernuak aurreko legealdian indarrean zeuden politika eta programa berdinekin jarraitzen du, baina aurrekontu txikiagorekin. Enplegu eta prestakuntzako politiketan Madrilen erabakitako jardunbideak ezartzen dira, guztiok badakigun arren porrot egin dutela. Enplegu Plana aurrez zegoenaren kopia hutsa da”, adierazi du.

Iragarritakoa “ezerezean geratu” dela esan du Muñozek. “EAJk eta PSE-EEk hainbat hilabetez komunikabideetan errepikatu izan dute, informazio zehatzik eman gabe, arlo fiskalean akordio bat beharrezkoa zela. Halere, ikusiko dugunez, akordioaren hautua ukitu txiki batzuk egitea da, fiskalitateko arazoei benetan ekin gabe: soldatapeko ez direnen errentetan dagoen iruzur itzela eta zerga-politika injustua, errenta altuei eta kapitalari pribilegiozko tratua ematen diena”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak EAE albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Zergak gaur