Ekonomia -

Larunbatean

Pentsioen 'lapurreta'ren kontrako protesta deitu dute ELAk eta LABek

Muñozek soldaten inguruan "gezurrak" esatea egotzi die Montoro eta De Guindos ministroei. Etxaidek, berriz, pentsioen erreforma "erabaki politikoa" dela salatu du.

Txiki Muñoz (ELA) eta Ainhoa Etxaide (LAB). Efe.
Txiki Muñoz (ELA) eta Ainhoa Etxaide (LAB). Efe.
Pentsioen erreformaren aurkako manifestazioak egingo dira asteburuan

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek larunbatean pentsioen "lapurreta"ren kontra egingo diren manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, Gune plataformako kideekin batera. Protestak euskal hiriburu guztietan egingo dituzte, eta "Madrilen hartzen ari diren erabakiek eragindako kalte sozialari aurre egiteko" eskatuko diete euskal erakundeei.

Horren harian, EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek sinatutako ituna kritikatu dute, "Madriletik datorrena ontzat eman eta gaur egun egiten ari diren politikak sakondu baino ez dituelako egiten".

Bilbon emandako prentsaurrekoan, bi sindikatuetako eta Gune plataformako ordezkariek larunbat honetan euskal hiriburuetan egingo diren protestekin bat egiteko deia egin diete herritarrei. Manifestazio horien bidez, "erreforma onartzea saihestu eta euskal erakundeei Madrilen hartutako erabakiek sortzen duten kalte sozialari aurre egiteko" eskatu nahi dute.

"Ez digu balio"

"Beste edozein konponbidek ez digu balio", esan du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Muñozek eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak pentsioen erreforma "erabaki politikoa" dela salatu dute. "Ez da erabaki teknikoa, eta ez dio inolako beharrizan ekonomikori erantzuten", gaineratu dute.

Azkenik, "beste aukerarik" badela azpimarratu dute, "aberastasuna modu egokian banatuta". Horretarako, Etxaidek 'Gutun Soziala'ren alde eta, batez ere, mobilizazioaren alde egin du, "erakundeak politika horiek aldatzera behartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Azken ordukoa protestak Sindikatuen albistea Pentsioak