Ekonomia -

Gaur

Pentsioen 'lapurreta'ren kontrako protesta, euskal hiriburuetan

Sindikatu abertzaleek soldaten inguruan "gezurrak" esatea egotzi diete Montoro eta De Guindos ministroei, eta pentsioen erreforma "erabaki politikoa" dela salatu dute.

Txiki Muñoz (ELA) eta Ainhoa Etxaide (LAB). Efe.
Txiki Muñoz (ELA) eta Ainhoa Etxaide (LAB). Efe.
Pentsioen erreformaren aurkako manifestazioak egingo dira asteburuan

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek gaur pentsioen "lapurreta"ren kontra egingo diren manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, Gune plataformako kideekin batera. Protestak euskal hiriburu guztietan izango dira, eta "Madrilen hartzen ari diren erabakiek eragindako kalte sozialari aurre egiteko" eskatuko diete euskal erakundeei.

Horren harian, EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek sinatutako ituna kritikatu dute, "Madriletik datorrena ontzat eman eta gaur egun egiten ari diren politikak sakondu baino ez dituelako egiten".

Bi sindikatuetako eta Gune plataformako ordezkariek kalera ateratzeko beharra azpimarratu dute, "erreforma onartzea saihestu eta euskal erakundeei Madrilen hartutako erabakiek sortzen duten kalte sozialari aurre egiteko".

"Ez digu balio"

"Beste edozein konponbidek ez digu balio", esan du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Muñozek eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak pentsioen erreforma "erabaki politikoa" dela salatu dute. "Ez da erabaki teknikoa, eta ez dio inolako beharrizan ekonomikori erantzuten", gaineratu dute.

Azkenik, "beste aukerarik" badela azpimarratu dute, "aberastasuna modu egokian banatuta". Horretarako, Etxaidek 'Gutun Soziala'ren alde eta, batez ere, mobilizazioaren alde egin du, "erakundeak politika horiek aldatzera behartzeko".

Lekuak eta orduak

Manifestazioak Bilboko Jesusen Bihotza plazan (17:30ean), Donostiako Boulevarrean (17:30ean), Gasteizko Bilbao plazan (18:00etan) eta Iruñeko Autobús Geltoki Zaharrean (19:00etan) hasiko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak EAE albisteak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Manifestazioak gaur Pentsioei buruzko albisteak 2024