Ekonomia -
Fagor Etxetresnak
Garitanok Debagoieneko alkateekin bilera egingo du gaur
Bilera 09:30ean izango da Debagoieneko Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Debagoieneko alkateekin bilera egingo du gaur Fagor Etxetresnak kooperatibaren krisia jorratzeko; izan ere, kooperatiba hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago.
Bilera 09:30ean izango da Debagoieneko Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan. Debagoiena eskualdea Mondragon Korporazio Kooperatiboaren erdigunea da. Hala, Fagorrek Euskal Herrian dituen bost lantegietako lau bertan daude: Arrasaten bi, eta Bergaran eta Eskoriatzan bana. Horiez gain, bosgarren lantegi bat dago, Basaurin.
Debagoiena Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Oñati, Elgeta eta Leintz-Gatzaga herriek osatzen dute, eta 60.000 lagun inguru bizi dira bertan.