Ekonomia -
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Garitano: 'Kooperatibismoaren ideia eta printzipioa daude jokoan'
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren esanetan, Fagor Etxetresnakek ixteak "kolpe latza" suposatuko luke lurraldearentzat.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzetan, Fagor Etxetresnen balizko itxierarekin 'kooperatibismoaren ideia eta printzipioa daude jokoan'. Konpainia zarratzeak "kolpe latza' suposatuko luke lurraldearentzat, Gipuzkoako agintariaren aburuz.
Azken orduetan Fagor Etxetresenen aferaren harira izan diren albiste txarren segidaz mintzatu da Garitano Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean.
Ahaldun nagusiaren esanetan, "asko dago jokoan: langileek, kooperatibistek eta herritar batzuek kooperatiba honi egin dizkioten ekarpenak , besteak beste".
"Nolabait esatearren, jokoan dagoena kooperatibismoaren ideia eta printzipioa dago; Fagor Etxetresnak ixteak kolpe latza suposatuko luke Gipuzkoarentzat", berretsi du.
Bilera, astelehenean
Ahaldunak Gipuzkoako aurrekontuak aurkezteko gerora egin duen prentsaurrekoan iragarri duenez, astelehenean Eusko Jaurlaritzako eta Fagor Etxetresnak konpainiako ordezkariekin eta Debagoienako eta Urolako alkateekin bilduko da, irtenbide bat konpontzeko asmoz.