Ekonomia -

INE-ren datuak

80 euro jaitsi dira EAEko hipotekak euriborrak behera egin ostean

Urriko euriborra aplikatzean, iaz kontratatutako hipoteka batekin 505,99 euro ordaintzetik 499,18 euro ordaintzera igaroko da; 6,4 euro gutxiago hilean; 80,4 euro urtean.

Txanpona
Txanpona
Txanpona

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn hipoteka bat duten familiek 80 euro gutxiago ordainduko dituzte urtean, adierazleak urrian behera egin ostean, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) zabaldutako datuen arabera.

Irailean eguneratu eta gero, jaitsiera urrikoaren bikoitza zen, iazkoarekin alderatuta ezberdintasun handiagoa zegoelako.

Hiru hilabetez gora egiten izan eta gero, adierazlea % 0,541an kokatu da, iraileko % 0,543 datuarekin alderatuta bi milareneko aldea, baina 2012ko urriko tasarekin alderatuta bi hamarren gutxiago.

Hipoteken zenbatekoa oso bestelakoa da erkidegoz erkidego konparatuz gero, hori dela eta, zenbat eta handiagoa izan batez besteko zenbatekoa, orduan eta handiagoa izango da hipotekan jasoko duten beherakada.

2012ko urrian, Estatuko hipotekarik altuenak EAEkoak izan ziren (140.039), Madrilen (131.475), Katalunian (109.259) eta Balearretan (107.558 euro).

Urriko euriborra aplikatzean, iazko kontratatutako hipoteka batekin 505,99 euro ordaintzetik 499,18 euro ordaintzera igaroko da; 6,4 euro gutxiago hilean; 80,4 euro urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Hipotekak berriak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Etxebizitza albisteak