Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak 18 milioiko mailegua jasoko du
VS-20 furgoneta berria egin ahal izateko prozesu industrialak eta I+Da berregituratzera bideratuko dute, eta 400 lanpostu sortzea ekarriko du.
Erredakzioa
Industria Ministerioak Gasteizko Mercedes-Benz lantegirako 18,1 milioi euroko mailegua ematea onartu du ostiral honetan Ministroen Kontseiluak. Diru horren helburua furgoneta modelo berria ekoizteko instalazioak egokitzea izango da.
Zehazki, Vito modeloaren ordez kaleratuko duten VS-20 furgoneta berria egiteko prozesu industrialen eta I+Daren berregituraketara bideratuko dute mailegua, eta Gasteizko lantegiaren jarduera 10 urtez bermatzea ahalbidetuko du. Halaber, 400 lanpostu berri sortuko dituzte.
Urtean % 4,92ko interesa ordaindu beharko du Gasteizko Mercedes-Benzek, eta 10 urteko epea izango dute dirua itzultzeko.
12 milioi euro bainoa gehiagoko mailegua izanik, Ministroen Kontseiluaren baiezkoa behar izan du.