Ekonomia -

Hitzarmena

ITG Kanadako taldeak Legazpiko Bellota enpresa erosi du

Bi aldeek lortu duten hitzarmenaren arabera, ITGk inbertsioak egin eta kudeaketa ereduari eutsi egingo dio. Guztira, 1.300 pertsonak egiten dute lan Patricio Echeverria Korporazioan.

'Bellota'k 100 urte bete zituen 2011an.
'Bellota'k 100 urte bete zituen 2011an.
Bellota, en manos de ITG (original en euskera)

0:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ITG Kanadako taldeak Legazpiko Patricio Echeverria Korporazioaren kapitalaren gehiengoa erosi eta Bellota lanabesak egiten dituen enpresa ezaguna kudeatuko du.

Bi aldeek lortu duten hitzarmenaren arabera, ITGk inbertsioak egin eta kudeaketa ereduari eutsi egingo dio. Guztira, 1.300 pertsonak egiten dute lan Patricio Echeverria Korporazioan.

Korporazioak ohar baten bidez iragarri duenez, lehiarako agintariek baiezkoa emanez gero, Kanadako taldeko bazkideek inbertsioa egingo dute Bellotan, betiere orain arteko kudeaketa ereduari eutsita.

Horrenbestez, 100 urtetik gorako ibilbidea duen Legazpiko Bellota enpresa ITGren esku geratuko da, kapitalaren gehiengoa bereganatuta.

120 bat herrialdetan saltzen ditu bere produktuak, eta, batez ere, bi negozio-lerro ditu: batetik, lanabesak egiten ditu, eta, bestetik, nekazaritzako makineriarako piezak. ITG enpresa kanadarrak, berriz, lurzorua prestatzeko osagaiak egin eta banatzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Legazpi albisteak Kanada albisteak Enpresen albisteak Goierri