Ekonomia -

Bilera Madrilen

Zergen likidazioa aurreratzea adostu dute Nafarroak eta Haziendak

"Aurrekontuetan oreka berreskuratzeko akordio oso garrantzitsua" dela ziurtatu du Barcinak. Defizit helburua betetzeko balio izatea espero du Nafarroako presidenteak.

Montoro, Saenz de Santamaria eta Barcina Hazienda Ministerioan. Argazkia: EFE
Montoro, Saenz de Santamaria eta Barcina Hazienda Ministerioan. Argazkia: EFE
Montoro, Saenz de Santamaria eta Barcina Hazienda Ministerioan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zergen kitapena egiteko egutegia aldatzea adostu dute gaur Nafarroako Gobernuak eta Hazienda Ministerioak. Horrela, 2013ko azken hiruhilekoaren likidazioa aurten egingo dute, eta ez 2014an, aurreikusita zegoen bezala.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea Cristobal Montoro ministroarekin eta Soraya Saenz de Santamaria presidnteordearekin bildu da Hazienda Ministerioan. "Aurrekontuetan oreka berreskuratzeko akordio oso garrantzitsua" dela ziurtatu du Barcinak prentsaurrekoan.

Barcinak azaldu duenez, 2013ko "azken likidazioa", azken hiruhilekokoa, datorren urtean egin beharko lukete, 2014ko martxoan, baina egutegiaren aldaketarekin aurten egingo dute "behin behineko zifrak" kontuan hartuz.

Aldaketa aurrera eramateko, urtea bukatu baino lehen akordioa Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzailean sinatzea espero du Barcinak. Egutegiaren aldaketak berretsi beharko ditu Batzordeak. Nafarroako presidenteak aste honetan egitea espero du.

Defizita

Akordioa defizit helburua betetzeko balio izatea espero du Nafarroako presidenteak: "Nafarroa esfortzu handia egiten ari dela argi geratu da".

Gastuak % 25 murriztu dira aurrekontuetan. Horrela, Nafarroako administrazioak "kostu gutxiago" du, adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea