Ekonomia -

Urte amaierako mezua

Barcina: 'Herritar guztien bultzada behar dugu krisitik ateratzeko'

“Bultzada horretan” Nafarroako alderdi politikoak eta Espainia eta Europako erakundeak inplikatuta egon beharko direla esan du. “Eta, nola ez, herritarren bultzada nahitaezkoa izango da”.

Yolanda Barcinaren Gabonetako mezua (jatorrizkoa gazteleraz)

2:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako herritarrei erakutsitako “indarra eta irmotasuna” eskertu die gaur Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak urte bukaerako bere mezuan. Horrez gain, Nelson Mandela Hegoafrikako presidentea gogora ekarri du: “Bizitzan, garrantzitsuena ez da inoiz erortzea, erortzen garen bakoitzean zutik jartzea baizik”.

Zentzu horretan, lurraldeak garai bakoitzeko “herritarrak bezain irmoak” izaten direla adierazi du eta, “inoiz baino gehiago”, Nafarroa krisi ekonomikotik ateratzeko “denon bultzada” beharrezkoa izango dela gaineratu du.

“Bultzada horretan” Nafarroako alderdi politikoak eta Espainia eta Europako erakundeak egon beharko direla esan du. “Eta, nola ez, herritarrak ere egon beharko dira”.

Gobernuaren jardueraren inguruan, Nafarroako Gobernuak “ahalik eta laztasun” handienarekin gobernatuko duela esan du. “Gastuak murrizteko eta enplegua sustatzeko programak onartu ahal izateko, euroz euro begiratu ditugu gure aurrekontuak”.

Herritar eta enpresa askoren egoera txarra dela gogoratu du Barcinak eta erakundeek hartutako neurriei esker, Nafarroak “babes sozial zabala” mantendu ahal izan duela gaineratu du.

Azkenik, azken erakusleen arabera, “txarrena atzean utzi du Nafarroak”, Barcinaren hitzetan. “Horrek ez gaitu erlaxatu behar, zuhurtziaz aritu behar gara, lehenbailehen Nafarroa susperraldiaren bidean sartzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea