Ekonomia -

Fiskalitatea

Europako Abokatutzak opor fiskalen inguruan bere irizpena emango du

Bruselak Espainiari ezarri nahi dion isunaren inguruko iritzia urtarrilaren 23an jakinaraziko du Europako Abokatutzak.

EBko Justizia Auzitegia
EBko Justizia Auzitegia
EBko Justizia Auzitegia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal opor fiskalak direla eta, Europak Espainiari jarritako isunaz iritzia emango du Europako Batasuneko  Justizia Auzitegiko  Abokatutzak urtarrilaren 23an.  Auzitegi horretan jasotako txostenaren arabera, Elanor Sharpston  abokatuari dagokio gaiari buruzko irizpena ematea. Ondorio horiek, dena dela, ez dira lotesleak.  Auzitegiaren behin betiko ebazpenaren aurretik eman ohi du iritzia Abokatutzat.

2013ko irailaren 10eko bistaren ondotik etorriko da Sharpstonen  erabakia.  Saio hartan, isuna ekiditeko azken saiakera egin zuen Espainiak.  EAEko hiru aldundiek 90eko hamarkadan enpresei laguntzeko abian jarritako neurri sorta bat dira opor fiskalak. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpokotzat jo zituen.  Joan den iraileko bistan, Europak bereari eutsi zion eta  bi isun jartzearen alde agertu zen: bata, 64 milioi euro ingurukoa, eta bestea, interesei dagokiena, 278.000 eurokoa.

Bruselaren iritzian,  "jarrera aldaraziko dion" neurriren bat ezarri behar zaio Espainiari, EBk  opor fiskalak legez kanpokotzat jo zituela 12 urte igaro direlako eta,  oraindik,  berreskuratu gabe kasu asko daudelako, esan zuen Carlos Urraca EBko ordezkariak, iraileko saioan. Hala, Bruselak Espainiari ezarri nahi dion disuasio neurria ondokoa da: 2006ko abenduaren 14tik hasita, egun bakoitzeko 25.817,4 euroko diru-ordaina.  Egun horretan kaleratu zuen Europako Auzitegiak opor fiskalen kontrako lehen ebazpena.

Opor fiskalak zirela eta emandako diru-laguntzen zati handi bat dagoeneko berreskuratu dela onartu du EBk,  baina, oraindik,  interesei dagokien 278.000 euro inguru jasotzeke daudela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea