Ekonomia -
Krisia
Tapia: 'Industriak aurrera egiten ez badu, ekonimiak ere ez du egingo'
Sailburuak azpimarratu egin du Euskadi "bidegurutze ekonomiko, politiko eta sozial batean" dagoela, eta horri aurre egiteko "ideologien gainetik dagoen proiektu komuna" beharrezkoa dela.
Erredakzioa
Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak esan du Jaurlaritzak industriaren aldeko apustu argia duela, Euskadin "industria errekuperatzen ez bada, ekonomia ere ez delako errekuperatuko".
Tapia "2014rako 10 gomendio" izeneko topaketaren inaugurazioan izan da, Bilbon, Zuzendaritzan Aurrerea egiteko Elkarteak antolatuta. Bertan, alor ezberdinetako puntako enpresetako zuzendariak bildu dira.
Sailburuak industriaren garrantzia azpimarratu du, euskal ekonomiaren "oinarria" eta aberastasunaren eta enpleguaren motorra delako. Ondorioz, ekonomiak gora egin dezan Jaurlaritzak "industria emankorraren" alde egindako apustua nabarmendu du.
Tapiaren iritziz, gaur egun, enpresek finantzazioa behar dute, "etengabeko gatazkan" oinarritutako lan harremanak gainditu eta "ondo ekoizteaz gain, berrikuntza eta teknologia aplikatzea".
Jaurlaritzako sailburuaren ustez, EAE "bidegurutze ekonomiko, politiko eta sozial batean" dagoela, eta horri aurre egiteko "ideologien gainetik dagoen proiektu komuna" beharrezkoa dela.