Ekonomia -
Martxoaren 3an
Auzitegi Nazionalak Blesa deitu du preferenteen auziagatik
Fernando Andreu epaileak Caja Madrideko eta Bancajako kontseilari ohiak eta enpresaburu ohiak deitu ditu preferenteak jaulkitzea planifikatzeagatik.
Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia deitu du deklaratzera martxoaren 3rako. Gainera, banku horretako eta Bancajako hainbat kontseilari ohi eta enpresaburu ohi deitu ditu preferenteak jaulkitzea planifikatzeagatik.
Probidentzia baten arabera, Blesa 15:00etan jon beharko da eta Gerardo Díaz Ferrán CEOEko presidente ohia eta Caja Madrideko kontseilari ohia 16:00etan izango da.
Auzitegi Nazionalak BFA-Bankia taldea osatu zuten taldeko buruetara mugatu da preferenteen ikerketa eta horren ostean datoz zitazio horiek. Talde horrek sortu zituen produktu horiek eta ikerketaren kanpoan utzi dituzte langileak zein pertsona juridikoak.
Zigor-arloko epaitegiko hirugarren justizia-salak UPyDren eta 535.000 euro preferenteetan inbertitu zituen pertsona baten kereila onartu zuen abendu erdialdean eta Bankiaren, BFAren eta Caja Madrid Finance Preferredek jarritako errekurtsoa onartu zuen osorik.
Auzitegi Nazionalak uste du "Bankiaren ondarearen hondatzea atzeratzeko, izkutatzeko edo gutxitzeko" kutxek "zor subordinatua edota preferenteak erabili" zituztela, "aktiboak erakartzeko eta ordainezintasun egoera mozorrotzeko, bereziki Caja Madriden eta Bancajan".