Politika -

Espetxetik irten da

Miguel Blesa: 'Akusazio bidegabea da, eta auzia argitzea nahi dut'

Auzia ''epaile inpartzial'' batek argitzea nahi duela eta damutzen ez dela esan du Caja Madrideko presidente ohiak, kartzelatik irtetean. Bigarrenez espetxera sartu eta 15 egunera irten da bertatik.

Miguel Blesa
Miguel Blesa
Miguel Blesa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Damutzen ez dela eta bi delitu bidegabeki egotzi dizkiotela esan du ostegun honetan Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiak, Madrilgo Soto del Real kartzelatik irtetean.

Bigarrenez espetxera sartu eta 15 egunera irten da Caja Madrideko presidente ohia, Elpidio Jose Silva epaileak Blesa aske uzteko agindu ondoren.

Auzia ''epaile inpartzial'' batek argitzea nahi duela esan die Blesak bertan bildutako kazetariei.

Fiskaltzak eskaria egin eta ordu batzuetara hartu du erabakia epaileak, eta Blesaren abokatua arratsaldeko lehen orduan iritsi da kartzelara, Caja Madrideko presidente ohia aske uzteko autoarekin.

Kartzelaren sarreran kazetariei egindako adierazpenetan, abokatuak esan du neurri batean dagoela pozik epailaren erabakiarekin, Blesak hainbat aste egin baititu kartzelan. Abokatuaren ustez, bidegabea izan da, eta zaila izango da egoera hori konpontzea. Oraindik ez dute erabaki neurri legalik hartuko ote duten.

Atzo bertan Madrilgo Lurralde Auzitegiak bertan behera utzi zuen Marsans enpresari 26,6 milioi euroko kreditua emateagatik Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiaren kontra irekitako ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea