Ekonomia -

Banku-batasuna

Krisian dauden bankuen likidazioak nola egin adostu dute Euroganberan

Europako buruzagiek gaur Bruselan hasiko den biltzarrean babestuko dute 17 orduko negoziazioen ondoren lortutako hitzarmena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Parlamentuak eta Europar Batasuneko 28en Gobernuek hitzarmena lortu dute krisian dauden bankuen likidazioak nola egin adosteko eta bankuen porrotak finantzatzeko 55.000 milioi euroko funtsa martxan jartzeko. Gauzak horrela, Europako Parlamentuak ‘banku-batasuna’ osatuko du legealdia amaitu aurretik.

Europako buruzagiek gaur Bruselan hasiko den biltzarrean babestuko dute 17 orduko negoziazioen ondoren lortutako hitzarmena. Euroganberak apirileko hirugarren astean bozkatuko du, bere azkeneko osoko bilkuran.

Bankuen likidaziorako mekanismoa banku-batasunaren bigarren oinarria da. Helburua, krisi egoeran dauden bankuek euren krisiak ordaintzea, eta ez herritarrek edota Gobernuak.

Horretarako, 55.000 milioi euroko funtsa sortuko du Europak, bankuen diru-ekarpenekin. Funtsa hori zortzi urteko epean sortu beharko dute.

Alemaniak 10 urteko trantsizioa proposatu zuen, baina, azkenean, zortzi urteko epea adostu dute 28en Gobernuek funtsa hori sortzeko.

Horrez gain, banku baten itxieraren inguruan erabakiak hartzeko epea ere murriztea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea