Ekonomia -

Ikuskapena

Neurrigabeko klausulak antzemateko kanpaina hasiko du Kontsumobidek

Ondoren Eusko Legebiltzarrak eskatutako txostena egingo du erakundeak, eta beharrezkoa balitz "zigorrak ezartzeko espedienteak" abian jarriko ditu.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neurrigabeko klausulak dituzten produktuak antzemateko bankuetan ikuskapen kanpaina hasiko du Kontsumobidek datorren astean. Beharrezkoa balitz "zigorrak ezartzeko espedienteak" abian jarriko ditu Eusko Jaurlaritzako erakundeak, Jon Darpon Kontsumo sailburuak iragarri duenez.

Eusko Legebiltzarrak kontrolerako osoko bilkura egin du gaur. Gehiegizko klausulen inguruko txostenaren egoeraz galdetu dio PSEk Darponi; izan ere, Gasteizko Ganberak egiteko enkargua 2013ko azaroan eman zion.

Saila azterketa egiteko lanean ari dela azaldu du sailburuak. Horrela, merkaturatzen dituzten produktuen inguruko informazioa igortzeko eskatu diete erkidegoko bankuei.

Kontsumobide bankuetako arduradunekin bilduko da datuak bildu eta gero. Informazioa "egiaztatu" eta "etorkizuneko" ekintzak zehaztu nahi ditu sailburuak bankuetako arduradunekin.

Ondoren Eusko Legebiltzarrak eskatutako txostena egingo du erakundeak, eta beharrezkoa balitz "zigorrak ezartzeko espedienteak" abian jarriko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak KontsumoBIDE