Ekonomia -
Kupoa
EAJren ustez, Montorok 'ez du erraztasunik emango' Kupoa argitzeko
Pedro Azpiazu diputatuak ETB2ko ETB Hoy saioan egindako adierazpenen arabera, Finantza ministroak ‘ez dauka akordio batera iristea beste aukerarik'.
Erredakzioa
Pedro Azpiazu EAJko diputatuaren iritziz, Critobal Montoro Finantza ministroak 'ez ditu Kupoaren kontua argitzeko erraztasunak emango’. Hala ere, Aspiazuren ustez, bi aldeentzako akordio 'interesgarria' lortuko dute, eta ministroak ‘akordioa lortzea beste aukerarik' ez duela adierazi du.
ETB-2ko ETB Hoy saioan egin dioten elkarrizketan, Aspiazuk esan du Kupoaren arazoa konponduko duen akordioa lortuko dutela, eta, orain auzi hau luzapenean badago ere negoziatu beharko den kontua dela gaineratu du. 'Noiz izango den? Kontzertuaren Batzorde Mistoaren arabera', esan du. Dagokion momentuan akordio batera iritsi beharko dutela adierazi du.
Ricardo Gatzagaetxebarria Finantza sailburuak Rajoyk zuzentzen duen exekutiboarekin dituen ezberdintasunei buruz, Azpiazuk gogoratu du 'ezberdintasunak beti egon direla'.
Kupoaren negoziaketak beti 'konplikatuak' izan direla esan du Azpiazuk, eta 'ezberdintasunak' egonda ere, 'akordioak beti egon direla' gaineratu du. 'Ondo ezagutzen dut Montoro eta orain ere ezberdintasunak egongo dira. Zailtasunak jarriko baditu ere, ez du konponbidea bilatzea ez den beste aukerarik. Seguru bi alderdientzat interesgarria den akordio batera iritsiko garela', gaineratu du.