Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

Erkoreka: 'Lanbidek ez du lanpostu publikorik deuseztatuko'

Administrazio Publikoko sailburuak adierazi duenez, zerbitzua emateko 918 langile (funtzionarioak eta behin-behinekoak) planteatzen ditu Lanbidek. 2013an 575 langile zituen, Erkorekaren hitzetan.

Josu Erkoreka Justizia eta Administrazio Publikoko sailburua. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka Justizia eta Administrazio Publikoko sailburua. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka Justizia eta Administrazio Publikoko sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Justizia eta Administrazio Publikoko sailburuak gaur azaldu duenez, zerbitzua emateko 918 langile (funtzionarioak eta behin-behinekoak) planteatzen ditu Lanbidek. 2013an 575 langile zituen, Erkorekaren hitzetan.

Erkorekak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko batzordean. Eusko Jaurlaritzak Lanbideko sindikatuei proposamen ezberdinak egin dizkiela adierazi du Erkorekak batzordean.

Prozesu guztiaren zailtasuna azpimarratu du sailburuak. Patxi Lopezen Gobernuak lanpostuen antolakuntzarik garatu ez zuela gogorarazi du Erkorekak. Aurreko Exekutiboak "aldi baterako" langileen kopurua areagotu zuela erantsi du. Horregatik, orain Egiturazko lanpostuak zehazteko garaian "zailtasunak" daudela esan du sailburuak.

Lanpostu publikoen deuseztapena

Lanbidek lanpostu publikorik deuseztatuko ez duela errepikatu du Erkorekak. Zentzu horretan, azken proposamenak 868 funtzionario eta 50 langile jasotzen zituela azaldu du sailburuak, guztira 918.

Hala ere, "lanpostu publikoak mantendu edo areagotzeko izen-abizen konkretuko pertsonak halabeharrez mantendu behar direla uste dutenei" ohartarazi die Erkorekak. "Lanbiden behin-behineko langile gisa sartu denaren lanpostua dekretu bidez bermatzerik ez dago, legez kanpokoa litzateke", esan du.

Horregatik, lanpostu horiek hutsik daude eta indarrean dagoen araudia errespetatuz beteko dira, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lanbide berriak