Ekonomia -

Opor fiskalak

Opor fiskalen isuna 'neurrigabea' dela uste du Jaurlaritzak

Isunak euskal erakundeetan izango lukeen eragina aztertu eta “balizko aginduak” nola bete erabakitzeko Finantza Publikoen Euskal Kontseilua deitzea proposatu du Gatzagaetxebarriak.

Jaurlaritza: 'Ezarritako isuna gehiegizkoa da'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak esan du Europako Auzitegiak Espainiari ezarritako 30 milioi euroko isuna “neurrigabea” eta “gehiegizkoa” dela. Hala ere, “zuhurtziaz” eta “arduraz” jokatzeko eskatu die Foru Aldundiei, Espainiako Gobernuak isun horren aurrean hartuko duen jarrera ezagutu arte.

Isunak euskal erakundeetan izango lukeen eragina aztertu eta “balizko aginduak” nola bete erabakitzeko Finantza Publikoen Euskal Kontseilua deitzea proposatu du Gatzagaetxebarriak.

Gatzagaetxeabarriak Gobernu bileraren ondoren egindako agerraldian esan du isuna “neurriz kanpokoa” dela, dirua bueltatu egin zutelako, nahiz eta krisi garaian izan.

Gogoratu duenez, Europako Auzitegiak Espainiari ezarri dio isuna, eta, hortaz, Rajoyren Gobernuak hartuko dituen erabakiak ezagutu arte itxarotea proposatu du.

Gatzagaetxebarriak, hala ere, “aurreneko balorazio bat” egin du, eta zigorra “gehiegizkoa” dela nabarmendu du. Ebazpena “oso-osorik” irakurri arte, baina, itxarotea nahiago duela adierazi du sailburuak.

“Lau erakundeok hitz egin beharko dugu, Euskadiri dagozkion betebeharrak aztertzeko. Horretarako dago Finantza Publikoen Euskal Kontseilua”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Opor fiskalak albisteak