Ekonomia -

30 milioi eurokoa

Espainiari opor fiskalengatik jarritako isuna txalotu du Bruselak

Gobernu europarra pozik azaldu den arren, Auzitegiak ezarritako isuna Bruselak berak eskatutakoaren erdia baino gutxiago da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batzordeak txalotu egin du EBko Justizia Auzitegiak (TJUE) Espainiari jarritako 30 milioiko isuna, euskal opor fiskalen harira emandako legez kanpoko diru-laguntzan berreskuratzen gehiegi luzatzeagatik.

"Batzordeak pozik jaso du Justizia Auzitegiko epaia", esan du Antoine LeColombiani hiakortasuneko bozeramaleak.

"Auzitegiak baieztatu egin du denbora gehiegi eman zutela legez kanpoko diru-laguntzen dirua berreskuratzen eta ezin izan dutela atzerapena justifikatu", Colombianik nabarmendu duenez.

Gobernu europarra pozik azaldu den arren, Auzitegiak ezarritako isuna Bruselak berak eskatutakoaren erdia baino gutxiago da. Edonola ere, epaiak Batzordeari eman dio arrazoia, 2001ean diru-laguntzak berreskuratzea agindu baitzuen.

30 euroko isuna

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 30 miloi euroko isuna jarri dio Espainiari, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek euskal 'opor fiskalak' izenpean emandako legez kanpoko laguntzak denboraz kanpo berreskuratzeagatik.

Espainiak laguntza horien % 100 berreskuratu du jada (500 milioi euro inguru), baina zati handi bat denboraz kanpo bueltatu ziren (12 urterainoko atzerapenaz),  Europako erakundeen arabera.

Hala ere, isuna Auzitegiko abokatuak proposatutako 50 milioi euroak baino txikiagoa da. 2001ean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek enpresei emandako laguntzak legez kanpokoak zirela erabaki zuen Europako Batzordeak, eta laguntza horiek bueltatzea exijitu zuen. 2006.ean erabaki hori epai batek berretsi zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Bruselaseko albisteak gaur Opor fiskalak albisteak