Ekonomia -

Etekinak

%45,1eko etekina izan du Tubacexek urteko lehen hiruhilekoan

Laudion lantegia duen enpresak yrteko lehen hiruhilekoari dagozkion emaitzak aurkeztu ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean.

Tubacexek Amurrion duen lantegia. Argazkia: EITB
Tubacex Amurrio
Tubacexek Amurrion duen lantegia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacex enpresak zerga aurretiko 7,62 milioi euroko etekina izan du urteko lehen hiruhilekoan. Joan den urteko garai berarekin alderatuz, %45,1eko igoera izan da. Soldadura gabeko hodiak egiten dituen bigarren enpresa garrantzitsuena da Laudion lantegia duen Tubacex.

Urteko lehen hiruhilekoari dagozkion emaitzak gaur aurkeztu ditu Tubacexek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean.

Ebitda, berriz, (interesen, zergen, amortizazioen eta balio-galtzeen aurreko mozkina) 16,54 milioi eurokoa izan da eta %15,1eko hazkundea izan du. Enpresak dioenez, “produktuen hobekuntzan eta operazioak aurrera eramateko bikaintasun programetan dago hazkundearen gakoa”.

Ezarritako etekin gordinak 5,64 milioi izan dira, 2012ko lehen hiruhilekoan baino %59,8 gehiago. Salmentak 140,32 milioi eurokoak izan dira. “Zifra horrek jaitsiera izan du lehengaiek, nikelak batez ere, izandako jaitsieraren eraginez”, azaldu du enpresak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Tubacex berriak Laudioko bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Metalgintza albisteak Gorobel magaleko kuadrilla