Ekonomia -

Fundizio Nazioarteko Biltzarra

Industrian energia merkatzeko neurriak eskatu dizkio Tapiak Madrili

Sailburuak galdegin du zergatik EBean energia gastua merkatzeko neurriak hartzen dituzten bitartean "Espainia ez da gauza egiteko".

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Fundizioari buruzko mundu mailako kongresua hasi da Bilbon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak Euskadiko industria bultzatzeko, Europan lehiakor izateko, energia alorrean neurriak hartzea eskatu dio Gobernu zentralari.

Tapiak Euskalduna Jauregian abiarazitako Fundizioaren Nazioarteko 71. Biltzarrean egin ditu adierazpenok. Biltzarra gaur hasi eta asteazkenera arte egingo dute, eta 850 aditu bilduko ditu, sektorearen etorkizunaren inguruan eztabaidatzeko.

Sailburuak galdegin du zergatik EBean energia gastua merkatzeko neurriak hartzen dituzten bitartean "Espainia ez da gauza egiteko".

"Hitzetatik ekintzetara pasatu behar dugu, ez da nahikoa esatea industrializatu egin behar dela, lehiakideenak baino baldintza okerragoak" badira, esan du Tapiak zenbait euskal enpresaburuen aurrean.

Garapen Ekonomikoko arduradunaren esanetan, azken hamarkadetan, Euskadik ahalegina egin du industria politika eta politika teknologikoa sustatzen, "mundu globaleko lehenengo lerroan" egoteko.

Euskal galdategietan 7.000 behargin baino gehiagok lan egiten dute, 3.000 baino gehiago altzairuaren azpisektorean eta 1.400 baino gehiago moldatutako altzairuaren sektorean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE Zer ari da gertatzen Europan? Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Enpresen albisteak Industria gaur