Ekonomia -

Elizarentzako kuota

Gipuzkoak dio PFEZn % 0,7aren laukiak kentzea litzatekeela egokiena

Orain arteko bi laukiekin batera, hirugarren bat gehitu du Aldundiak, ''sektore publikoak kudeatutako xedeetarako''. Horren berri emateko agerraldia egin du Helena Francok.

Franco: 'Errentako aldaketa gure eskumenen esparruan dago'

2:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatuak astelehen honetan esan du ''beharbada egokiena'' litzatekeela PFEZren % 0,7 Elizari edo erakunde sozialei eskaintzeko aukera ematen duten laukiak kentzea.

Francok agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Orokorretan, gai honen inguruan hartutako erabakiaren berri emateko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arteko bi aukerei, hirugarren laukitxo bat gehitu die, ''sektore publikoak kudeatutako xedeetarako''. Halaber, aldi berean laukitxo hautatzeko aukera bertan behera utzi dute,

"Zorra ordaintzea herritarren betebeharra da, eta zergak dira administrazioen diru-iturri nagusia. Horregatik, uste dugu ez dela erabaki pribaturik hartu behar horien jomugaren inguruan, Zerga bidez jasotakoaren jomuga mekanismo demokratikoen bitartez erabaki behar da, kontrol mekanismo zorrotzekin'', adierazi du.

Edonola ere, Francok azaldu du formula hori egun ez dela bideragarria, ''Aldundiak ''indarrean dagoen legedia errespetatuta jardun behar duelako; Kontzertu ekonomikoa eta nazioarteko akordioak errespetatuta, alegia''.

Aldundiak ez dio elizari zuzenean zenbateko hori ordaintzen, elizaren finantzazioa Estatuaren eskumena baita, eta, ondorioz, Kupoaren baitan baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea