Ekonomia -

Alor publikoa

Errenta aitorpena egiteko formulario berria defendatu du Gipuzkoak

Gipuzkoako Gobernuaren akordioen berri emateko agerraldian, Larraitz Ugartek esan du “lasai” daudela, iragan ostiralean Munilla Donostiako gotzainak auzitara joko zuela iragarri ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenta Aitorpena egiteko formularioan Gipuzkoak jarritako hirugarren lauki zuriaren aurkako balizko salaketa batek “ibilbide juridikorik” ez duela izango adierazi du gaur bertako Foru Aldundiak. Hirugarren lauki horren bidez, zergadunei aukera ematen zaie zergen % 0,7a “alor publikora” bideratzeko. Gipuzkoako Gobernuaren akordioen berri emateko agerraldian, Larraitz Ugarte bozeramaileak esan du “lasai” daudela, iragan ostiralean Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak auzitara joko zuela iragarri ondoren.

Zerbitzu publikoak kudeatzea Gobernuaren lana izan behar dela eta gipuzkoarren dirua horretarako ere bideratu egin behar dutela azpimarratu du Larraitz Ugartek. Horren harian, eragile sozialek eta elizak euren lana “beste modu batean” finantzatu beharko luketela eta % 0,7 hori zerbitzu publikoak hobetzera bideratzea defendatu egin du.

Errenta aitorpenean jarritako lauki berri horren helburu nagusia “alor publikoa” indartzea dela berretsi du Ugartek. “Beharrezkoa da”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errenta aitorpena datak