Gizartea -

Polemika

Donostiako Gotzaindegia Ogasuna salatzeko aukera aztertzen ari da

2013ko errenta aitorpenean Elizako eta elkarte sozialetako kuoten bi laukitxoak "bateragarri egiteko" aukerarik ez izatea "ezustekoa" izan dela ziurtatu du Munillak.

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Argazkia: EFE
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Argazkia: EFE
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elizari eta elkarte sozialei % 0,7 emateko laukitxoak batera markatzeko aukerarik ez du eman Gipuzkoako Ogasunak 2013ko errenta aitorpenean. Gauzak horrela, Donostiako Gotzaindegia Ogasunaren aurka salaketa jartzeko aukera aztertzen ari da.

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak gaur prentsaurrekoan jakitera eman duenez, gaia juristen eskuetan utzi dute, Ogasunak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aldaketak egiteko eskumena duen aztertzeko. Bilduren Gobernuak "legearen aldaketa bat dena, araudiaren aldaketa bezala mozorrotu nahi du", Munillaren hitzetan. Kasu horretan, legearen aldaketa Batzar Nagusiek onartu beharko lukete.

2013ko errenta aitorpenean Elizako eta elkarte sozialetako kuoten bi laukitxoak "bateragarri egiteko" aukerarik ez ematea "ezustekoa" izan dela ziurtatu du Munillak. Hirugarren aukera bati buruzko informaziorik ez du jaso gotzainak; izan ere, % 0,7 "sektore publikoak kudeatutako helburuetara" bideratzeko aukeraren berri eman zuen Bilduren Gobernuak igandean.

Bestalde, errenta aitorpenaren "eredua" Ogasunak erabaki behar duela ziurtatu du gaur Gipuzkoako Aldundiak, hau da, "sektore publikoak kudeatutako helburuetara" % 0,7 bideratzeko aukera ematea Ogasunaren eskumena da.

"Aldundiak ez dio Elizari ordaintzen, Estatuak baizik, haren eskumena delako", adierazi du Bilduren Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Errenta Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Eliza Katolikoa